Enaitz Telletxea igantziarra da Bortzirietako buruz burukoaren lehen txapelduna

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 15a

Enaitz Telletxea suertatu da txapeldun kadete mailan, finalean Mikel Eltzaurdiari irabazita.

Kadete mailako finala jokatu zen ortziralean Beran eta gainerakoak martxoaren 19an jokatuko dituzte Lesakan

Bortzirietako eskuz banakako hamabosgarren pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Egunotan falta diren finalerdiak ez ezik, kadete mailako finala ere jokatu da ortziralean Beran, bi finalistak ikasbidaiara joatekoak baitira heldu den asteburuan. Enaitz Telletxea igantziarrak 18-12 irabazi dio Mikel Eltzaurdia beratarrari. Martxoaren 19an jokatuko diren bertze finaletako protagonistak ere erabaki dira.

 

Beran, martxoaren 11n

Umeak final erdiak

Ugaitz Apeztegia (Baztan), 18 – Beñat Bertiz (Irun), 12

Arkaitz Goienetxe (Baztan), 18 – Josu Etxepeteleku (Lesaka), 9

 

Kadete mailako finala

Mikel Eltzaurdia (Bera), 12 – Enaitz Telletxea (Igantzi), 18

 

Kimuak final erdiak

Beñat Etxabide (Lesaka), 3 – Jon Pagola (Bera), 18

Ibai Baillarena (Baztan), 13 – Oihan Etxeberria (Lesaka), 18

 

Beran, martxoaren 13an

Haurrak final erdiak

Asier Bailarena (Baztan), 18 – Unai Elgarresta (Oiartzun), 3

Asier Telletxea (Bera), 18 – Eneko Zalakain (Oiartzun), 3

 

Lesakan finalak martxoaren 19an

Gauzak honela, martxoaren 19an, larunbat goizeko 09.30etik aitzinera jokatuko dituzte finalak Lesakan.

Ttikiak B maila

Mattin Perez (Bera) – Ortzadar Iratzoki (Bera)

Ttikiak

Unax Bereau (Lesaka) – Aimar Otxandorena (Lesaka)

Umeak

Ugaitz Apeztegia (Baztan) – Arkaitz Goienetxe (Baztan)

Kimuak

Oihan Etxeberria (Lesaka) – Jon Pagola (Bera)

Haurrak

Asier Bailarena (Baztan) – Asier Telletxea (Bera)

Gazteak

Imanol Ugalde (Oiartzun) – Ekain Etxeberria (Oiartzun)

22 urtez beheiti

Beñat Mitxelena (Bera) – Jon Olaizola (Lesaka)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun