Kostako Bideari ekinen dio berriz ere Lesakako Beti Gazte mendi taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 15a

Beti Gazteko mendizaleak Zarautzera ailegatzen iaz. Igandean, kostako bideari ekinen diote berriro, Zarautz eta Deba arteko bidea eginez.

Zarautz eta Deba arteko ibilbidea eginen dute martxoaren 20an

Santiago Bidea kostaldetik egiteari ekin zion joan den urtean Beti Gazteko mendi taldeak iaz. Lesaka-Hondarribia, Hondarribia-Donostia eta Donostia-Zarautz etapak egin zituen eta aurten bide horri segida eman nahi dio. Martxoaren 20an, igandean, Zarautz eta Deba arteko zatia eginen dute.

 

Zarautz eta Deba arteko zati horrek 23 kilometro ditu eta 5-6 ordutan egiteko asmoa dute. Martxoaren 20an, igande goizeko 7etan abiatuko dira Plaza Zaharretik autobusean eta buelta ere autobusean eginen dute, Debako Bordatxo jatetxean bazkaldu ondotik. Informazioa eta izen emateak martxoaren 17ra bitarte egin daitezke Patxi Oteizari (676 789990) edo Jesus Mari Zapirain-i deituta (676 575107). Bazkideek 32 euro ordaindu beharko dute (bazkaria eta autobusa) eta gainerakoek 35 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun