Emakume gehienak bortz herrietakoak baldin baziren ere, Iruñetik ere etorri ziren bi ahizpa, hitzordua Interneten ikusita. Igande goizeko 9etan Mukixu zubitik atera ziren, lehenagotik, “Berdintasuna giazrte osoari mesede egiten dion giza eskubidea da” eta “Martxoak 8 egunero, zu ere beharrezkoa zara” zioten pankartak hedatu eta gero. Beratik Elorlepora joan ziren eta hamaiketakoaren ondotik, zazpigarren eta zortzigarren mugetan barna Ibardinetik beheiti jautsi ziren Berara. Berriz ere kontzentrazioa egin zuten, goizeko pankarta beren gibelean. Mendizale hauetatik 26 bat gelditu ziren Zalainen egindako bazkarira eta giro ederrean ibili omen ziren.