Jose Antonio Aginagalde eta Joseba Santesteban txapeldunek 200 euro eta ardo lotea izan dute saritzat; azpitxapeldunek, Jokin Rico eta Teresa Igoa senar-emazteek, bi afari Zalainen eta ardo lotea; hirugarren sailkatuek, JoxeMari eta Jon Zelaieta Altzurik, bi afari Zubiondon eta ardo lotea eta laugarrenek, Mikel Ibarra eta Jon Santestebanek, Martiko produktuen bi lote eta ardo lotea. Horretaz gain, Gure Txokoako bazkide den bikote onenak bi afari Xugan eta ardo lotea izan du saritzat eta Angel Pombar eta Zapik irabazi dute.