Zambra inguruko aparkalekuan kamioientzako plazak eskatzeko epea zabaldu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 14a

Eskaera martxoaren 21a baino lehen egin behar da

Zambra inguruan egokitzen ari den aparkalekuan kamioientzako plazak nahi dituenak, bidezko eskaera aurkeztu beharko du Lesakako udal bulegoetan, martxoaren 21ra bitarte. Aparkaleku hau Otsango industrialdearen ondoan kokatua dago eta kamioi edo autobusentzat 21 toki ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun