Gladiators Day proba bereziaren bigarren edizioa eginen dute Igantzin martxoaren 13an

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 11

Kirolariak oztopoetako batean, joan den urteko lehen edizioan.

25 oztopo gainditu beharko dituzte 6 kilometro inguruko ibilbidean Irrisarri Land-en

Iazko lehen edizioaren arrakastaren ondotik, Gladiators Day lasterketa berezi eta gogorraren bigarren edizioa eginen dute Igantziko Irrisarri Land-en martxoaren 13an. Kirolariek 6 kilometro inguruko ibilbidea osatu beharko dute, 25 oztopo (sokak, lohia…) gaindituz. Probaren leloak dioen bezala, «garaipena bukatzea da».

 

325 kirolarik emana dute izena proban parte hartzeko, joan den urtearen bikoitza. Lehenbiziko txanda igandean 11:00etan abiatuko da eta denera zortzi txanda eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun