Bortzirietako Emakumeen VII. Mendi Itzulia igandean eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 10a

Joan den urtean 80 bat emakumek egin zuten Mendi Itzulia Igantzin.

Goldatz taldearen Aste Morearen baitan, bertzetik, ortziralean antzerkia eta larunbatean bertso-bazkaria, triki-poteoa eta musika izanen dituzte 

Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako Bortzirietako Emakumeen VII. Mendi Itzulia Beran eginen da martxoaren 13an. 

 

Igande goizeko 9etan Mukixu zubitik aterako dira; 13:00etan elkarretaratzea leku berean eta 14:00etan bazkaria Zalainen (Prezioa: 20 euro). Izen emateko azken eguna martxoaren 10a izanen da. Horretarako, 948 635036 telefonora deitu behar da. Berako Udalak, Toki Ona kiroldegiko dutxak erabiltzeko aukera eskainiko die partehartzaileei, 13:00etatik 14.00etara.

 

Goldatz Emakume Feminista Taldearen Aste Morea

Bertzetik, Goldatz Berako Emakume Feministak Taldeak antolatu duen Aste Morea programaren baitan, martxoaren 11n, Susanaren iraultza antzezlana ikusgai izanen da ortziralean 20:30ean Kataku ostatuan. Martxoaren 12an, larunbatean 14:00etan bertso bazkaria izanen da Zalain jatetxean Onintza Enbeita eta Nerea Elustondorekin. Ondotik, triki-poteoa herriko karriketan. Gauerditik aitzinera, DJ Rakaraka eta DJ Maikarmens Kataku ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun