Lesakako Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin.
Frain kaxko inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan
Arbolaren Eguna antolatu dute martxoaren 12 eta 19an Lesakako Frain kasko inguruan, abenduko suteak kaltetu zuen eremuan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. San Jose egunean, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte. Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan.
Lesakako Udalak, Beti Gaztek, Irain eskolak eta Tantirumairu ikastolak antolatu dute ekitaldia, ArcelorMittal lantegiaren laguntzarekin.
2016 mar 11 Bortziriak Lesaka
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.