Bortzirietako eskuz banakakoan falta diren finalerdiak eta kadete mailako finala jokatuko dituzte egunotan Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 9a

Honenbertzez, martxoaren 19an Lesakan jokatuko diren finalista guztiak erabakiko dira

Bortzirietako eskuz banakako hamabosgarren pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Joan den asteburuan, finalerdi batzuk jokatu ziren eta honenbertzez jakina da kategoria horietan martxoaren 19an Lesakan jokatuko diren azken partidetan finalista zein izanen diren. Egunotan falta diren finalerdiak ez ezik, kadete mailako finala ere jokatuko da ortziralean Beran, bi finalistak ikasbidaiara joatekoak baitira.

Beran, martxoaren 9an, asteazken arratsaldeko 5etan

Kimuak final erdiak

Beñat Etxabide (Lesaka) – Jon Pagola (Bera)

Ibai Baillarena (Baztan) – Oihan Etxeberria (Lesaka)

 

Beran, martxoaren 11n, ortzirale arratsaldeko 6etan

Umeak final erdiak

Ugaitz Apeztegia (Baztan) – Beñat Bertiz (Irun)

Arkaitz Goienetxe (Baztan) – Josu Etxepeteleku (Lesaka)

Kadete mailako finala

Mikel Eltzaurdia (Bera) – Enaitz Telletxea (Igantzi)

Ondotik, Nafarroako txapelketan, 22 urtez beheitiko kategoriako partida jokatuko dute Bortziriak taldeko Beñat Mitxelena eta Mattin Garbisu beratarrek, San Miguel taldeko Lander eta Azanzaren kontra.

 

Beran, martxoaren 13an, igande goizeko 10:30ean

Haurrak final erdiak

Asier Bailarena (Baztan) – Unai Elgarresta (Oiartzun)

Asier Telletxea (Bera) – Eneko Zalakain (Oiartzun) 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun