1.500 lagun sartu dira Bidasoaldeko salgai-hondarren ferian

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 7a, 12:36

Bidasoaldeko Salgai-hondarren II. ferian parte hartu zutenetako merkatarietako batzuk.

Bigarren edizioa egin da asteburuan Berako kiroldegian, Denok Bat Federazioak antolatua

Lesakako Zerbitzuen Elkartea, Berako Larun Haizpe, Baztango Bertan eta Doneztebarrak elkarteak biltzen dituen Denok Bat Federazioak bigarren aldiz antolatu duen Bidasoaldeko salgai-hondarren feria burutu dute Berako Toki Ona kiroldegian martxoaren 5 eta 6an. Larunbat arratsaldean eta igandean egun osoan zabaldu zituen ateak eta 29 komertzio eta zerbitzuren eskaintza ikusteko eta erosteko 1.500 lagun bildu ziren.

 

Orain bi urte Lesakako Harriondoan egin zen lehen edizioan baino 300 lagun guttiago sartu dira azokan, baina halere, lehen balorazio positiboa egin dute merkatariek, «kontuan hartuz asteburuan etxetik ateratzeko gogorik ematen ez zuen eguraldia egin duela eta Iruñean, Donostian eta Bilbon ere, Stock Feriak izan direla asteburuan». Igande arratsaldean 300 euroko bonoa zozketatu zen feriara joandakoen artean eta Arantzako Sagrario Telletxea suertatu da saridun.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun