Bortzirietako eskuz banakako XV. Txapelketako final laurden eta final erdiak jokatu dituzte egunotan

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 7a, 10:36

Ortziralean Nafarroako binakako txapelketako gazte mailako finalerdiak ere Eztegaran jokatuko dituzte

Bortzirietako eskuz banakako hamabosgarren pilota txapelketaren bosgarren jardunaldia, martxoaren 2an, asteazkenean hasi eta martxoaren 6ra, igandera bitarte jokatu dute, Beran eta Lesakan. Kategoria batzuetan final laurdenak jokatu dituzte eta bertzeetan final erdiak, beraz, finalistetako batzuk erabaki dira.

Seigarren jardunaldia

Beran, martxoaren 2an

Umeak final laurdenak

Ugaitz Apeztegia (Baztan), 18 – Manex Sarasola (Igantzi), 12

Arkaitz Goienetxe (Baztan), 18 – Eukeni Etxenike (Igantzi), 4

Kimuak final laurdenak

Andde Maritorena (Bera), 12 – Ibai Baillarena (Baztan), 18

Adei Villamea (Bera), 7 – Jon Pagola (Bera), 18

 

Beran, martxoaren 4an

Ttikiak B finalerdia

Mattin Perez (Bera), 18 – Xan Villamea (Bera), 8

Markel Korta (Bera), 13 – Ortzadar Irazoki (Bera), 18

Umeak final laurdenak

Joel Garaikoetxea (Baztan), 5 – Beñat Bertiz (Irun), 18

 

Nafarroako gazte mailako binakako txapelketako finalerdiak

Segidan, Nafarroako binakako gazte mailako txapelketako bi finalerdiak jokatu zituzten Eztegara pilotalekuan eta bietan izan ziren Bortzirietako ordezkariak. Lehenbizikoan, Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki lesakarrek 22-8 irabazi zieten Burlatako Zugarraldeko Ayala eta San Martin-I eta bigarrenean, Berako Mikel Eltzaurdiak eta Harri Maritorenak 10-22 galdu zuten Leitzako Aurrerako Txoperena eta Alduntzinekin. Beraz, lesakar eta leitzarren arteko lehia izanen da finalean.

 

Lesakan, martxoaren 5ean

Umeak final laurdenak

Koldo Lakar (Bera), 7 – Josu Etxepeteleku (Lesaka), 18

Ttikiak A maila finalerdiak

Unax Bereau (Lesaka), 18 – Kaiet Iribarren (Baztan), 6

Aimar Otxandorena (Lesaka), 18 – Ander Pagola (Bera), 13

Kimuak final laurdenak

Andoni Telletxea (Bera) erretiratua – Beñat Etxabide (Lesaka)

Oihan Etxeberria (Lesaka), 18 – Unax Landa (Oiartzun), 17

Haurrak final laurdenak

Josetxo Sese (Bera), 12 – Unai Elgarresta (Oiartzun), 18

 

Beran, martxoaren 6an

Kadeteak finalerdiak

Enaitz Telletxea (Igantzi), 18 – Hegoi Txoperena (Leitza), 2

Mikel Eltzaurdia (Bera), 18 – Aritz Lekuona (Sara), 16

Gazteak finalerdiak

Oihan Canabal (Igantzi) erretiratua – Imanol Ugalde (Oiartzun)

Ekain Etxeberria (Oiartzun), 18– Harri Maritorena (Bera), 13

22 urtez beheiti finalerdiak

Beñat Mitxelena (Bera) – Ander Errandonea (Bera) erretiratua

Ugaitz Elizalde (Ituren) erretiratua– Jon Olaizola (Lesaka)

 

Beraz, ttikiak B mailako finala bi beratarrek jokatuko dute, Mattin Perez eta Ortzadar Iratzokik; ttikiak A mailako finala bi lesakarrek jokatuko dute, Unax Bereau eta Aimar Otxandorenak; kadete mailako finala Igantziko Enaitz Telletxeak eta Berako Mikel Eltzaurdiak jokatuko dute; gazte mailako finala bi oiartzuarrek jokatuko dute, Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeberriak eta 22 urtez beheitikoa, Berako Beñat Mitxelenak eta Lesakako Jon Olaizolak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun