Julen Oskoz, Idoia Etxeberria, Amaia Apaolaza, Andoni Mitxelena, Aitziber Almandoz, Maitere Pagola, Gaizka Almandoz, Imanol Lukanbio, Xabier Etxague eta Juanita Larraldek osatuko dute Arantzako Ekaitza Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria.
Joan den larunbatean kontatu zituzten bazkideek aitzinetik emandako botoak eta hamar lagun horiek izan ziren boto gehien bildu zituzten bazkideak. Ekaitza Elkarteak 95 bazkide ditu gaur egun eta horietatik 48k eman zuten botoa. Horrenbertzez, azken bi urteetan juntan egon direnen lekukoa horiek hartuko dute. Hauek dira zuzendaritza utziko dutenak: Gabi Goia, Ixabel Danboriena, Eneko Sarrias, Beatriz Taberna, Iker Iguzkiagirre, Nekane Maia, Mirari Maiz, Gurutze Pikabea, Aitziber Lizardi eta Ainara Aranburu.
Aldi honetan sistema berria izan dute Zuzendaritza Batzorde berria izendatzerakoan. Joan den ilbeltzaren 30eko Batzar Nagusian onartu bezala, azken hiru zuzendaritzatan egondako kideek batzorde berrian ez egoteko eskubidea izan dute.