Pertsona bat hil da N-121-A errepidean auto istripuan

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 4a

Furgoneta gidatzen zuen 42 urteko irundarra hil da istripuan.

Bera parean gertatu da ezbeharra, furgoneta baten eta kamioi baten artean

Martxoaren 4an, ortziral goizaldeko 5:52an istripua izan da N-121-A errepideko 65. Kilometroan, Bera parean. Kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dute eta furgonetako gidaria, 42 urteko irundarra, hil egin da kolpearen ondorioz

 

Ortziral goizeko 5:52an jaso dute istripuaren deia SOS Navarrako 112 larrialdi telefonean. Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, furgoneta batek eta kamioi baten artean gertatu da istripua. Furgonetako gidaria, 42 urteko irundarra harrapatuta gelditu da ibilgailuaren barrenean eta suhiltzaileek atera baino lehen hil da. Kamioiko gidariak, aldiz, ez du zauririk izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun