Bigarrenez eskainiko dute ‘Bertso atabikoak’ ikuskizuna Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mar. 4a, 09:33

Abenduko emanaldian parte hartu zuten musikari, dantzari eta aktoreak. Argazkia: Gotzone Rekondo

Tantirumairu dantza taldea eta Mairu Antzerki Tailerraren eskutik martxoaren 12an Harriondoan

Joan den urteko abenduan eskaini zuten emanaldiaren arrakasta ikusita, Tantirumairu dantza taldeak eta Mairu Antzerki Tailerrak bigarrenez eskainiko dute Bertso atabikoak edo norena den basoa, musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun berezia. Martxoaren 12an, larunbat arratsaldeko 8etan izanen da emanaldia Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan.

 

Sarrerak 5 eurotan salgai daude martxoaren 9ra bitarte Zialdo ostatuan, Izarra okindegian eta Mendegia harategian.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun