Berdintasunaren aldeko kanpaina abiatu du aurten ere Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 4a, 08:58

Irudi hau margotu beharko dute Lesakako neska-mutikoek.

Herriko neska-mutikoek marrazki bat margotu beharko dute dendetan topatzen dituzten pistekin

Bertze urte batez berdintasunaren aldeko kanpaina bat martxan jarri du Lesakako komertzio eta zerbitzuen elkarteak, Etxeko lanak eta etxeko zaintzea denon ardura da goiburupean. 
Horretarako Tantirumairu ikastolan eta Irain eskolan irudian ageri den marrazkia banatu dute, haurrek elkarteko dendetan ikusiko dituzten pistak jarraituz, margotu dezaten.

 

Orri hau martxoaren 12a baino lehenago eraman behar dute neska-mutikoek Kattagorria, Bixkiak edo Osiña dendetara. Partehartzaileen artean 50, 100 eta 150 euroko erosketa bonoak zozketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun