Bortzirietako eskuz banakako XV. Txapelketa final laurden eta finalerdietan sartuko da egunotan

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 2a

Ortziralean Nafarroako binakako txapelketako gazte mailako finalerdiak ere Eztegaran jokatuko dituzte

Bortzirietako eskuz banakako hamabosgarren pilota txapelketaren seigarren jardunaldia, martxoaren 2an, asteazkenean hasi eta martxoaren 6ra, igandera bitarte jokatu dute, Beran eta Lesakan. Kategoria guztietan final laurdenetan eta batzuetan final erdietan ere sartuak dira. Ortziralean, Nafarroako binakako gazte mailako finalerdiak ere jokatuko dira Eztegaran eta bietan izanen dira Bortzirietako ordezkariak.

Seigarren jardunaldia

Beran, martxoaren 2an, asteazkena 16:00etan

Umeak final laurdenak

Ugaitz Apeztegia (Baztan) – Manex Sarasola (Igantzi)

Arkaitz Goienetxe (Baztan) – Eukeni Etxenike (Igantzi)

Kimuak final laurdenak

Andde Maritorena (Bera) – Ibai Baillarena (Baztan)

Adei Villamea (Bera) – Jon Pagola (Bera)

 

Beran, martxoaren 4an, ortziralean 17:30ean

Ttikiak B finalerdia

Mattin Perez (Bera) – Xan Villamea (Bera)

Markel Korta (Bera) – Ortzadar Irazoki (Bera)

Umeak final laurdenak

Joel Garaikoetxea (Baztan) – Beñat Bertiz

 

Nafarroako gazte mailako binakako txapelketako finalerdiak

Segidan, ortziralean 18:30ean, Nafarroako binakako gazte mailako txapelketako bi finalerdiak jokatuko dituzte Eztegara pilotalekuan eta bietan izanen dira Bortzirietako ordezkariak. Lehenbizikoan, Jonan Fagoaga eta Beñat Ordoki lesakarrak Burlatako Zugarraldeko Ayala eta San Martinen kontra ariko dira eta bigarrenean, Berako Mikel Eltzaurdia eta Harri Maritorena, Leitzako Aurrerako Txoperena eta Aldujtzinen kontra.

 

Lesakan, martxoaren 5ean, larunbatean 10:00etan

Umeak final laurdenak

Koldo Lakar (Bera) – Josu Etxepeteleku (Lesaka)

Ttikiak A maila finalerdiak

Unax Bereau (Lesaka) – Kaiet Iribarren (Baztan)

Aimar Otxandorena (Lesaka) – Ander Pagola (Bera)

Kimuak final laurdenak

Andoni Telletxea (Bera) – Beñat Etxabide (Lesaka)

Oihan Etxeberria (Lesaka) – Unax Landa (Oiartzun)

Haurrak final laurdenak

Josetxo Sese (Bera) – Unai Elgarresta (Oiartzun)

 

Beran, martxoaren 6an. Igandean 10:00etan

Kadeteak finalerdiak

Enaitz Telletxea (Igantzi) – Hegoi Txoperena (Leitza)

Mikel Eltzaurdia (Bera) – Aritz Lekuona (Sara)

Gazteak finalerdiak

Oihan Canabal (Igantzi) – Imanol Ugalde (Oiartzun)

Ekain Etxeberria (Oiartzun) – Harri Maritorena (Bera)

22 urtez beheiti finalerdiak

Beñat Mitxelena (Bera) – Ander Errandonea (Bera)

Ugaitz Elizalde (Ituren) – Jon Olaizola (Lesaka)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun