Bidasoaldeko salgai-hondarren feriaren bigarren edizioa eginen dute asteburuan Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 2a

Denok Bat Federazioak antolatua larunbat arratsaldean eta igandean goiz-arratsaldez irekiko dira kiroldegiko ateak

Bidasoaldeko salgai-hondarren bigarren feria antolatu dute Berako kiroldegian martxoaren 5 eta 6an. Lesakako Zerbitzuen Elkartea, Berako Larun Haizpe, Baztango Bertan eta Doneztebarrak elkarteak biltzen dituen Denok Bat Federazioak antolatu du feria, Cederna-Garalur, Lesakako Udala eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Larunbatean 16:00etatik 21:00etara eta igandean 10:00etatik 19:00etara irekiko dira kiroldegiko ateak.

Guztira, 29 komertzio eta zerbitzuk parte hartuko dute. Igande arratsaldean 300 euroko bonoa zozketatuko da feriara joaten direnen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun