Ekaitza Elkarteko Zuzendaritza Batzordea berrituko dute martxoaren 5ean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 1a

Boto gehien hartzen dituzten 10 bazkideek osatuko dute junta berria 

Bi urte pasatu direnez, junta aldatzeko ordua ailegatu da Arantzako Ekaitza Elkartean. Elkarteko bazkideek gutun bat hartu dute izen zerrendarekin eta martxoaren 4a bitarte hamar kide aukeratu beharko dituzte junta berria eratzeko. Azken Batzar Orokorrean onartu bezala, azken hiru Zuzendaritza Batzordeetan egondako kideek junta berrian ez egoteko eskubidea izanen dute. 

Aukeraketa egin ondotik, aipatu orria elkarteko buzoian sartu edo juntako norbaiti eman beharko diote. Biharamunean, martxoak 5, oraingo juntakideak bildu eta botoak kontatuko dituzte. Boto gehien biltzen dituzten hamar bazkideek osatuko dute elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria.

Gaur den egunean, Ekaitza Elkarteak 95 bazkide ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun