Kantu Zahar bazkaria eskainiko dute martxoaren 12an Ibardingo Mendikon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mar. 1a, 07:36

Patxi eta Donato Larretxea omenduko dituzte Mendiko sagardotegian.

Patxi eta Donato Larretxea omenduko dituzte 

Berako Ibardingo Mendiko sagardotegian Kantu Zahar bazkaria antolatu dute martxoaren 12an. Larunbateko bazkariaren eta bertan banatuko den kantu liburuaren prezioa 45 eurokoa da. Gainera, Patxi eta Donato Larretxeari omenaldia eskaintzeko aprobetxatuko dute.

 

Partehartzaileak, berriz, Angel Mariezkurrena (antolatzailea), Bankako Menditarrak (abeslariak), Aitor Mendiluze bertsolaria, Frantzisko Santxotena (eskujolea) eta Aitor Ibarra  Jalisko (tronpeta) izanen dira.

Hiru urtez kantu afariak egin dituzte eta aurten kantu-bazkaria antolatudute Mendiko sagardotegiak eta Angel Mariezkurrenak.

Izen-ematea 948 630302 edo 670 365011 telefonoetan egin daiteke.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun