Andoaingo piano lehiaketan sarituak suertatu dira Berako Musika Eskolako ikasleak

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 25a, 07:04

Berako Musika Eskolako bortz pianista ttikiek sariak lortu zituzten Andoaingo lehiaketan.

Urrezko eta zilarrezko bina domina eta brontzeko bat jaso dituzte, kategoria ezberdinetan.

Joan den asteburuan, otsailaren 20 eta 21ean burutu zen Andoaingo Piano lehiaketa eta bertan, Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako bortz ikasle sarituak suertatu ziren, beraien lehen parte hartzean.

 

Zehazki, A atalean (11 urte bitarteko haurrak), urrezko domina lortu zuen Ainhoa Elgorriagak.

B atalean (12 eta 14 urte bitartekoak) urrezko domina lortu zuen Nahikari Loiartek, zilarrezko domina Leire Ruizek eta brontzezko domina Asier Ruizek.

C atalean, azkenik (14 eta 18 urte bitarteko gazteak), Ainhoa Teiletxeak zilarrezko domina lortu zuen.

Zorionak denei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun