Arozenatarren ttun-ttuna txistu emanaldi berezia otsailaren 27an Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko otsailaren 24a

Aitor, Xanet eta Urko Arozena anaiek txistuarekin eta bertze musika tresnekin jolas eginen dute emanaldian.

Larunbat arratseko 8etan eskainiko dute saioa Oiartzungo Arozena anaiek udaletxean 

Lesakako txistulari taldeak antolaturik, Arozenatarren ttun-ttuna txistu emanaldia izanen da otsailaren 27an, larunbatean 20:00etan Lesakako Herriko Etxean.

 

Bertan, Oiartzungo Arozena anai hirukoteak, txistu, gitarra eta perkusioa lagun, txistularien errepertorioko zenbait doinu eskeiniko dituzte, beraien umore eta abilidadeen galbahetik pasa ondoren.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun