Berako udala herriko etxebizitzen gaineko azterketa egiten hasia da. Alde batetik etxebizitza hutsak aztertuko dituzte eta bertzetik etxebizitzaren beharra. Etxebizitza beharrak zein diren argitzeko inkesta bat osatu du eta bertan eginen diren galderekin eskaera zenbatekoa eta zer gisakoa den jakin nahi du Herriko Etxeak. Behin beharrak garbi izanik udalak bere eskuetan dauden neurriak hartuko ditu behar honi erantzuteko.
Inkesta hau betetzeko modua telefonoz izanen da. Interesatua dagoen edozeinek 948 012 012 zenbakirara deitu behar du eta izen abizenak, helbidea, telefonoa eta emaila (baldin badu) eman beharko ditu. Aldi berean inkesta betetzeko zein ordutegi den egokiena erran beharko du. Aitzinetik inkesta ikusteko aukera izanen da udaleko web orrian.