Manttale eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen eskutik hainbat haur eta gurasok parte hartu dute landaketan
Manttalek eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak, udalaren laguntzaz antolatutako Berako Zuhaitzaren Eguna astebete gibeleratu behar izan dute aurten, eguraldiarengatik. Eta asmatu zutela erraten ahal da, larunbat honetako eguraldi bikaina lagun, hainbat eta hainbat haur eta guraso joan baitziren mendira zuhaitzak landatzera, bakoitza bere aitzurra eta lanabesekin. Zuhaitzak landatu eta gero gosaria eginen dute Ehiza eta Arrantza Elkartean. Ikusi argazkiak
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.