Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko batzarra eginen du otsailaren 20an

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 18a

Larunbat arratsaldeko 7:30ean lehen deialdian eta 8etan bigarrenean

Lesakako Beti Gazte elkarteak larunbat honetan, otsailak 20, eginen du urteko ohiko batzarra, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean, elkarteak Alondigako lehen solairuan duen egoitzan.

Iazko akta irakurri eta onartu ondotik, iazko kontuak eta ekitaldiak eta 2016rako prestatuak dituzten ekitaldiak eta aurrekontua aztertuko dituzte.

Joan den urtean, 75. urteurrena ospatu zuen Beti Gazte elkartek eta horren balantzea eginen dute segidan. Kuotak eta zuzendaritza batzordea berritzea ere izanen dute hizpide, informazioa, askotarikoak eta eskari eta galderen txandari ekin aitzinetik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun