2016/02/11 - 2016/02/27 13:32
Giltzarri abesbatzaren 20. urteurrenaren harira, koru tailerra antolatu dute apirilaren 23rako. Enrique Azurza Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian kantu koraleko irakaslea da eta berak emanen du tailerra. Izen-ematea otsailaren 28a baino lehen egin behar da:
1-Postaz: Harriondoa Kultur Etxea, Komentu Kalea 1, 31770 Lesaka helbidera bidaliz
2-E-postaz: 1cantoabiertogil@gmail.comera idatziz.
Informazio gehiagorako e-posta hori edo telefono honetara deituz: 605 761268 (Estitxu).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.