Larunbat honetarako antolatua zegoen baina eguraldi kaxkarra iragarria dagoenez, astebete beranduago eginen dute
Manttalek eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak, udalaren laguntzaz antolatutako Berako Zuhaitzaren Eguna otsailaren 13an egitekoa zen. Baina eguraldi iragarpenak dio euri eta haize handiak izanen direla eta horretaz, astebete gibeleratzea erabaki dute. Hortaz, otsailaren 20an eginen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.