Egun osoko lan uztea eginen dute Zalain Transformadoseko langileek otsailaren 11n

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 10a

Joan den astean Berako Banco Santandarren bulegoaren atarian egin zuten elkarretaratzea. Bihar Zalainetik Lesakako Arcelor Mittalera joanen dira langileak.

Zalaingo lantegitik Lesakako ArcelorMittalera martxa  eginen dute zor zaiena kobratzea eskatuz 

Lesakako Zalain Transformados enpresako langileak urtarrilaz geroztik mobilizazioetan daude zor zaizkien bi pagen osotasuna kobratzeko eskatuz. Urtarrilaren 18an hasi ziren lehenbiziko geldialdiak eta otsailaren 11n, ortzegunean, egun osoko lan uztea eginen dute. Horretaz gainera, goizeko 10etan Zalain Transformados lantegiko atetik Lesakako ArcelorMittal enpresara martxa bat eginen dute zo zaiena kobratzea eskatuz.

 

Gogoratu behar da joan den astean lantegitik Berako Banco Santander banketxearen bulegora joan zirela eta atarian elkarretaratzea egin zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun