Inauteri giroan bete-betean dabiltza Lesaka aldean. Atzo zakozarren txanda izan zen eta 60 bat atera ziren, gaztetxoak arratsaldean eta ilunabar aldera helduak, Mairuekin batera. Hori izan zen Lesakako inauterietako hitzordu haundietako bat, baina gaur ere egun haundia dute Lesakan. Goiz-eguerdian orga eta mozorro desfilea izanen baita plazan. Horrez gain, fraindarrak eta goitarrak baserriz-baserri eskean ibiliko dira eta arratsaldean dantzaldia izanen da plazan, Gaubela taldearekin.
Bihar, asteartea, fraindarrak izanen dira inauterietan segiko dutenak, baserriz-baserri eskean ibiliz.