Igandea izaten da egun handia Lesakan, baina larunbatean ere hasten dira lehen mozorroak ikusten. Aurten, gainera, Buruztanka gaztetxean bazkaria ere antolatu dute.
Otsailaren 7an, igandean goiz-arratsaldez Goitarrak baserriz-baserri ibiliko dira. 17:00ak aldera Zakozar ttikiak abiatuko dira karrikaz karrika ibilaldia egitera eta ondoren Zakozar haundiak aterako dira Musika Bandaren laguntzarekin. Ondoren dantzaldia izanen da plazan, Gaubela taldearekin.
Otsailaren 8an, astelehenean goiz-arratsaldez Fraindarrak eta Goitarrak baserriz-baserri. Goiz-eguerdian Orgak ibiliko dira plaza inguruan eta arratsaldean dantzaldia izanen da plazan, berriz ere Gaubela taldearen eskutik.
Honenbertzez bukatuko dira inauteriak lesakar gehienentzat, baina oraindik Fraindarrak goiz-arratsaldez baserriz baserri ibiliko dira.