Zaldun Inauteko kinto bestekin hasiko dira Etxalarko inauteriak

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 5a

Astearte eguerdian ibiliko dira karrozak Etxalarko plaza inguruan.

Astelehenean baserrietako eskea eginen dute gazteek eta astearte eguerdian karroza desfilea eginen da

Etxalarko inauteriak, ohi bezala, Ortzegun Gizeneko zingar-arraultze eskearekin abiatu dira. Igandean, Zaldun Inaute kinto bestak ospatu ohi dira eta astelehenean baserrietako eskea eginen dute gazteek. Astearteko mozorro egunean, mozorroak eta karrozak plarazatuko dituzte.

 

Otsailak 7, igandea

Zaldun Inaute egunean kinto bestak ospatuko dituzte.

 

Otsailak 8, astelehena

Astelehen Inaute egunean 08:00etan gosaria La Basque jatetxean. Ondotik herriko gazteak bi taldetan banaturik batzuk goiko auzoetan eta bertzeak beheko auzoetan eskean ibiliko dira egun osoan. Gauean pintxoak Elutsa ostatuan.

 

Otsailak 9, asteartea

Astearte mozorro egunean, 12:00 aldera herriari itzulia emanen zaio mozorro eta karrozekin. Ondotik bazkaria Herriko Ostatuan eta aldi berean, jubilatuen bazkaria Larraburuan. 18:00etatik aitzinera musika Beñat akordeolariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun