Mobilizazioekin segituko dute Zalain Transformados lantegian

Ttipi-Ttapa 2016ko otsailaren 3a

Urtarrilaren 18an lau orduko lan uzteak egin zituzten Zalainen.

Lau orduko lan uzteak deitu dituzte otsailaren 4an eta lantegitik Berako Eztegara karrikako Santander bankura joanen dira protesta moduan

Condesa taldeko Zalain Transformados Lantegi Batzordetik jakinarazi dutenez, langileei zor zaien dirua kobratzea eskatzeko mobilizazioelin segituko dute. Honela, otsailaren 4an, ortzegunean, lau orduko lan uzteak deitu dituzte eta bertze mobilizazio bat ere eginen dute. Ortzegun goizeko 11:00etan lantegitik abiatu eta Berako Eztegara karrikan dagoen Santander Bankura joanen dira protesta moduan eta bere arazoa gizarteratzeko.

 

Gaur egun 350 langile dituen Zalain Transformados lanteg iko batzordeak jakinarai duenez, “2014ko martxoan Zalaingo zuzendaritzak diruzaintza tentsioak zirela eta lehengaiaz hornitzeko arazoak zeudela jakinarazi zigun, epe motzera arazoa konponduko zela erraten zigun bitartean”. Aurtengo urtarrilean Zalaingo zzuendaritzak jakinarazi zien 15. paga ordaintzeko diru nahikorik ez zela egnen. Hori dela eta, urtarrilaren 11an, langileen batzar orokorrean bilduta, 4 orduko lanuztea deitu zuten urtarrilaren 18rako, baldin eta Zalain Transformadosek ez bazuen zor zuen dirua ordaintzen, hau da, aparteko ordain-sari baten %75 eta bertzearen osotasuna. Zalaingo zuzendaritzak bertze pagaren %25a ordaindu zuen urtarrilaren 22an.

Gaur egun oraindik, ziurgabetasuna nagusi da Zalainen eta Zalain Transformadosemo lengileek ez dute zor zaien dirurik kobratu eta hori dela eta mobilizazioekin segitzen dute.

Egoera honi, Europako Konpetentzia Batzordearen ebazpena gehitu behar zaio, non Condesaren oinarrian den Bagoetak ArcelorMittal eta bankuei bere lantegi batzuk saltzeari oniritzia ematen zaion. Asturias, Kastellon eta Gasteizko inoxidable salmenta akordiotik kanpora gelditu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun