Bortzirietako eskuz banakako XV. Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 2a, 07:39

Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, inauteriak direla eta

Bortzirietako eskuz banakako hamabosgarren pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da. Ttikiak A, Ttikiak B eta Umeak kategoriakoak ligaxka moduan ari dira; Kimuak, Haurrak , kadete, gazteak eta 22 urtez beheitikoak kanporaketak dituzte. Dena den, asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, inauteriak direla eta.

Bigarren jardunaldia

Etxalarren, urtarrilaren 27an

Kimuak

Joseba Telletxea (Etxalar), 14 – Lander Etxenike (Igantzi), 18

Asier Martin (Etxalar), 2 – Beñat Andueza (Arantza), 18

Koldo Bizente (Etxalar) – Iker Etxebeste (Irun) atzeratua

 

Beran, urtarrilaren 29an errebotean

Ttikiak B

Mattin Perez (Bera), 18 – Noah Ubiria (Bera), 5

Amaiur Martinez (Lesaka), 11 – Ortzadar Iratzoki (Bera), 18

Bruno Moncalvillo (Bera), 8 - Xan Villamea (Bera), 18

Markel Korta (Bera), 18 – Martxel Salgado (Bera), 9

 

Beran, urtarrilaren 29an, frontisean

Umeak

Arkaitz Goienetxe (Baztan), 18 – Koldo Lakar (Bera), 12

Andoni Latorre (Bera), 7 - Joel Garaikoetxea (Baztan), 18

 

Binakako Nafarroako txapelketako hiru partida ere jokatu zituzten Berako Eztegaran. Bigarren mailako alebinetan, Bortzirietako Mattin Altxu eta Lander Etxenike igantziarrek 18 eta 9 irabazi zioten Huarteko bikoteari; lehen mailako alebinetan Bortzirietako Unai Llucia eta Jon Pagola beratarrek 18-7 irabazi zioten Aldabideko bikoteari eta bigarren mailako infantiletan, Bortzirietako Unax Villamea eta Josetxo Sese beratarrek 16-18 galdu zuten Paz Zigandako bikotearekin.

 

Arantzan, urtarrilaren 30ean

Umeak

Josu Etxepeteleku (Lesaka), 18 – Ekai Madariaga (Arantza), 2

Lander Lasaga (Etxalar), 18 – Ion Galardi (Lesaka), 11

Aitor Galardi (Lesaka), 15 – Egoitz Goñi (Arantza), 18

Kimuak

Oskitz Madariaga (Arantza), 18 – Julen Arriada (Baztan), 7

Suharri Madariaga (Arantza), 14 – Imanol Aranibar (Bera), 18

 

Lesakan, urtarrilaren 30ean

Ttikiak A

Ander Pagola (Bera), 9 – Aimar Otxandorena (Lesaka), 18

Kaiet Iribarren (Baztan), 4 – Unax Bereau (Lesaka), 18

Mikel Sansiñena (Baztan), 18 – Mikel Mendiburu (Baztan), 5

Umeak

Beñat Bertiz (Irun) – Oihan Urroz (Lesaka) atzeratua

Ion Urkiola (Bera), 15 – Eukeni Etxenike (Igantzi), 18

Haurrak

Unai Elgarresta (Oiartzun), 18 – Xuban Iturregi (Baztan), 3

Aimar Prim (Baztan), 11 – Eneko Zalakain (Oiartzun), 18

 

Beran, urtarrilaren 31n

Kadeteak

Xan Ongaretti (Urruña), 18 – Iker Kasillas (Baztan), 1

Ion Zabala (Arantza), 4 – Ekaitz Salaberria (Oiartzun), 18

Gazteak

Aimar Ariztegi (Baztan) – Bixente Lafitte (Biarritz) atzeratua

Unai Iribarren (Sara), 18 – Beñat Ordoki (Lesaka), 16

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun