Igande arratsaldeko 3etan Arrano elkartean
Lesakako inauterietan zakozar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude ilbeltzaren 31n, igande arratsaldeko 3etan Arrano elkartean. Horretaz gainera, Arrano elkarteak dei berezia egin du inauterietako igandean zakozarrak prestatzeko laguntzaile bila. Otsailaren 7ko arratsaldeko 4:30etik aitzinera, zakozarrak belarrez bete eta josteko nahi duten guztien laguntza eskertuko dutela jakinarazi dute Arrano elkartetik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.