Bortzirietako eskuz banakako XV. Txapelketako lehen jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 26a, 07:36

Zortzi kategoriatan banatuta ari dira 100 pilotari lau terdiaren barrenean, martxoan Lesakan jokatuko diren finaletarako txartel bila

Bortzirietako eskuz banakako hamabosgarren pilota txapelketa urtarrilaren 20an, asteazkenean hasi zen. Hain zuzen, zortzi kategoriatan banatu dituzte 100 pilotariak eta Bortzirietakoak ez ezik, Oiartzun, Iparralde, Irun eta Baztan aldekoak ere ari dira lau terdiaren barrenean.

Ttikiak A, Ttikiak B eta Umeak kategoriakoak ligaxka moduan ari dira; Kimuak, Haurrak , kadete, gazteak eta 22 urtez beheitikoek kanporaketak dituzte. Finalak martxoan jokatzeko intentzioa dute Lesakan.

 

Lehen jardunaldia

Arantzan, urtarrilaren 20an

Kimuak

Imanol Lebon (Arantza), 12 – Imanol Aranibar (Bera), 18

Beñat Andueza (Arantza), 18 – Mattin Altxu (Igantzi), 5

Oskitz Madariaga (Arantza), 18 – Aritz Etxebeste (Irun), 13

Unai Arburua (Etxalar), 15 – Iker Etxebeste (Irun), 18

 

Etxalarren, urtarrilaren 20an

Kimuak

Joseba Telletxea (Etxalar), 15 – Aimar Zamora (Igantzi), 18

Umeak

Egoitz Goñi (Arantza), 3 – Ugaitz Apeztegia (Baztan), 18

Haurrak

Markel Etxarte (Etxalar), 4 – Unax Apeztegia (Baztan), 18

Aiert Irigoien (Etxalar), 3 – Beñat Etxebere (Baztan), 18

 

Beran, urtarrilaren 22an, errebotean

Ttikiak B

Ortzadar Iratzoki (Bera), 18 – Noah Ubiria (Bera), 1

Amaiur Martinez (Lesaka), 18 – Iñigo Ugalde (Bera), 6

Martxel Salgado (Bera), 18 – Bruno Moncalvillo (Bera), 11

Markel Korta (Bera), 18 – Xan Villamea (Bera), 6

 

Beran, urtarrilaren 22an, frontisean

Umeak

Ion Urkiola (Bera),3 – Arkaitz Goienetxe (Baztan), 18

Kimuak

Joel Garaikoetxea (Baztan), 16 – Beñat Bertiz (Hendaia), 18

 

Ondotik, binakako Nafarroako txapelketako bi partida ere jokatu zituzten. Bigarren mailako alebinetan, Bortziriak taldeko Adei Villameak eta Andde Maritorenak 18 eta 12 irabazi zieten Txarutako Iturregi eta Arriadari eta bigarren mailako jubeniletan, Bortzirietako Mikel Eltzaurdia eta Harri Maritorenak 22-18 irabazi zieten Zugarraldeko Ayala eta San Martin-i.

 

Lesakan, urtarrilaren 23an

Ttikiak A

Unax Bereau (Lesaka), 18 – Aimar Otxandorena (Lesaka), 9

Mikel Mendiburu (Baztan), 3 – Ander Pagola (Bera), 18

Kaiet Iribarren (Baztan), 18 – Mikel Sansiñena (Baztan), 12

Umeak

Manex Sarasola (Igantzi), 18 – Andoni Latorre (Bera), 12

Eukeni Etxenike (Igantzi), 18– Ion Galardi (Lesaka), 13

Aitor Galardi (Lesaka), 18 – Josu Etxepeteleku (Lesaka), 16

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun