Ibilgailuen mugikortasuna
Bertzalde ibilgiluen mugikortasuna hobetzeko neurri batzuk hartuko ditu. Auzo batzarretan proposatutakoak dira neurri hauek.
Honela, Euskaldunatik Suspel ttikira igotzea galeraziko da eta jausteko norabidea bakarrik izanen du karrika horrek. Eztegarako ikastolatik Kaxerna edo Suspel ttikira igotzeko, igerilekuen ondoko bidetik egin beharko da eta jausteko hormigoiezko bidetik Eztegara aldera edo Euskalduna aldetik Bidasoa karrikara. Azkenik, Uraldea karrika norabide bakarrekoa izanen da. Altzate aldetik sartu ahal izanen da baina ez Altzate aldera ateri.