Aitzineko bi saioak ikusita, lehia irekia espero da finalean. Erraterako, Beti Gazte bosgarren izan zen lehen jardunaldian, baina bigarrenean bigarren postuan berdindu egin zuen Sokarrirekin. Ñapurrak taldea seigarren izan zen lehen jardunaldian etxean eta Bermeon, berriz, lehenbizikoa. Gauzak honela, ez dago faborito argirik txapela janzteko eta podiumen sartzeko eta lehia horretan sartzea espero dute lesakarrek.
Emakumezkoen 500 kiloko txapelketaren lehen jardunaldia ere larunbatean jokatuko dute Ibarran. Badaiotz, Gaztedi eta Ibarra lehiatuko dira.
600 eta 560 kilokoak
Behin 640 kiloko finala jokatuta, gizasemeen 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 30ean Berriozarren eta finala otsailaren 6an jokatuko dute Idiazabalen. Emakumezkoen 500 kiloko saioak ere izanen dira. Otsalaren 13an, azkenik, Erandion jokatuko da gizasemeen 560 kiloko saio bakarra.
Euskadikoaren ondotik, otsailaren 18tik 21era Holandako Volendam hirian jokatuko den Munduko txapelketan parte hartuko du Beti Gazte sokatira taldeak.