Langileek aipatu dutenez, lantegiak ia bi urte daramazki egoera prekarioan, taldearen arazo finatzieroak direla
eta. Langileen soldaten ordaingabetze eta atzerapenez gain, «jakina da zorrak Zalainentzako lan egiten duten guztiengana iristen diela: azpi-kontratak, zerbitzuak, hornitzaileak…».
2014ko Azaroan Condesa-Bankuen Kontsortzioa eta ArcelorMittalen artean akordio batetara iritsi ziren hartzekodunen konkurtsoa ekiditeko. 2015eko uztailean langileei eman zieten informazioaren arabera, hiru aldeen artean adostu zuten akziodunen osotasuna kontsortzio eta ArcelorMittalera pasatuko zirela, azken honek Condesa Taldearen zorrak bere gain hartzearen truke. Akordio horretan, eta beti informazio horren arabera, beharrezko horniketa eta nominen ordainketa bermatzen ziren aktibitatea industrialarekin jarraitze aldera.
Akordio Europako Kopententzia epaimahaiaren oniritziaren zain zegoen, eta horretarako epea urtarrilaren 29an bukatzen da. Badirudi operazioak aintzinera jarraitzen duela. Zalaingo langileek ez dute ulertzen eta ez dute onartzen adostutako eta Lan Hitzarmenean bildutako soldata ez ordaintzea, are eta guttiago Zalainen dagoen lan zama handia den momentu honetan.
Langile batzordearen iritziz, «hau dena estrategia batean barne biltzen da eta ez da insolbentzia baten ondorio, are eta guttiago tartean ArcelorMittal eta Bankuen kontsortzioa daudela ikusita».