Roberto Txoperena da Igantziko Biltoki elkarteko presidente berria

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 20a, 08:06

Urtarrilaren 16an egin zen batzarrean aukeratu zuten bazkideek

Urtarrilaren 16an egin zuen Igantziko Biltoki elkarteak urteko batzarra. Bertze gaien artean, zuzendaritza batzordea berritu behar zen aurten eta halaxe egin zuten. Honela, Roberto Txoperena da presidente berria, Mikel Arburuaren ordez. Maite Zelaieta izanen da diruzaina eta Juan Ramon Retegi, Mikel Begino, Bea Lizardi eta Jose Mari Mitxelena bokalak. Urteko aurrekontua onartu eta gaur egun 235 bazkide inguru dituen elkarteak urtean eginen dituen ekintzen berri ere eman zuten.

Orain, mus eta partxis txapelketan murgilduak daude. Ortziraletan aritzen dira musean eta larunbatetan partxisean. Otsail akabailan jokatuko dituzte finalak. Horretaz gain, urteroko ohiko ekitaldiei segida eman nahi diete, hala nola mendi bizikleta jautsiera eta zeharkaldia, Kultur Astea, bestetako afaria, frontenis txapelketa eta gisakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun