Sua itzaltzeko lanetan lagundu zuten guztiak eskertu nahi ditu Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 20a

Abenduko sua nahita piztu zela eta horrek herriarekiko errespetu falta adierazten duela ere aipatu du Udalak.

Ortziralean berendu batera gonbidatu ditu Ekaitza elkartean

2015 urte akabailan Arantzan izandako sutearen harira, sua nahita eman zutela eta hori herriarekiko izugarrizko errespetu falta adierazten duela aipatu du udalak. Lagundu duten guziei eskerrik beroena eman nahi die udalak itzaltzeko lanetan eman zuten laguntzarengatik. Ilbeltzaren 22an, ortziralean 19:00etan Ekaitza elkartean bilduko dira eta parte hartu zutenentzat eta herritarrentzat merendua eskainiko du Herriko Etxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun