Iker Zubeldiak eta Iban Urdangarinek zuten emanaldian zazpi bikote aritu ziren: Iñaki Mendinueta eta Irune Agirre, Kristina eta Amaia, Epelde eta Lutxurdio, Agus Barandiaran (Korrontzi) eta Xabier Berasaluze (Leturia), Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, Jon Ostolaza eta Arnó eta Gari eta Iñaki. Euskal Telebistak ere grabatu zuen emanaldia eta laister eskainiko omen dute.
Ondotik, Irubiden egin zuten afarian kasik ehun lagun bildu ziren eta trikitia eta panderoa joz ibili omen ziren goizaldeko ordu ttikiak arte.