Bortzirietako eskuz banakako XV. txapelketa urtarrilaren 20an abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 19a

Zortzi kategoriatan banatuta ariko dira 100 pilotari lau terdiaren barrenean, martxoan Lesakan jokatuko diren finaletarako txartel bila

Bortzirietako eskuz banakako hamabosgarren pilota txapelketa urtarrilaren 20an, asteazkenean hasiko da. Hain zuzen, zortzi kategoriatan banatu dituzte 100 pilotariak eta Bortzirietakoak ez ezik, Oiartzun, Iparralde, Irun eta Baztan aldekoak ere arituko dira lau terdiaren barrenean .

Ttikiak A, Ttikiak B eta Umeak kategoriakoak ligaxka moduan ariko dira; Kimuak, Haurrak , kadete, gazteak eta 22 urtez beheitikoak kanporaketak izanen dituzte. Finalak martxoan jokatzeko intentzioa dute Lesakan.

 

Lehen jardunaldia

Arantzan, urtarrilaren 20an, asteazkenean 17:00etan

Kimuak

Imanol Lebon (Arantza) – Imanol Aranibar (Bera)

Beñat Andueza (Arantza) – Mattin Altxu (Igantzi)

Oskitz Madariaga (Arantza) – Aritz Etxebeste (Irun)

Unai Arburua (Etxalar) – Iker Etxebeste (Irun)

 

Etxalarren, urtarrilaren 20an, asteazkenean 16:30ean

Kimuak

Joseba Telletxea (Etxalar) – Aimar Zamora (Igantzi)

Umeak

Egoitz Goñi (Arantza) – Ugaitz Apeztegia (Baztan)

Haurrak

Markel Etxarte (Etxalar) – Unax Apeztegia (Baztan)

Aiert Irigoien (Etxalar) – Beñat Etxebere (Baztan)

 

Beran, urtarrilaren 22an, ortziralean 18:00etan errebotean

Ttikiak B

Ortzadar Iratzoki (Bera) – Noah Ubiria (Bera)

Amaiur Martinez (Lesaka) – Iñigo Ugalde (Bera)

Martxel Salgado (Bera) – Bruno Moncalvillo (Bera)

Markel Korta (Bera) – Xan Villamea (Bera)

 

Beran, urtarrilaren 22an, ortziralean 17:45ean frontisean

Umeak

Ion Urkiola (Bera) – Arkaitz Goienetxe (Baztan)

Kimuak

Joel Garaikoetxea (Baztan) – Beñat Bertiz (Hendaia)

 

Ondotik, binakako Nafarroako txapelketako bi partida ere jokatuko dituzte. Bigarren mailako alebinetan, Bortziriak eta Txarutako bikoteak izanen dira aurrez aurre eta bigarren mailako jubeniletan, Bortziriak eta Zugarraldekoak.

 

 

Lesakan, urtarrilaren 23an, larunbatean 10:00etan

Ttikiak A

Unax Bereau (Lesaka) – Aimar Otxandorena (Lesaka)

Mikel Mendiburu (Baztan) – Ander Pagola (Bera)

Kaiet Iribarren (Baztan) – Mikel Sansiñena (Baztan)

Umeak

Manex Sarasola (Igantzi) – Andoni Latorre (Bera)

Eukeni Etxenike (Igantzi) – Ion Galardi (Lesaka)

Aitor Galardi (Lesaka) – Josu Etxepeteleku (Lesaka)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun