Arantzako I. Trikitixa Jaialdia eginen dute ilbeltzaren 23an

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 19a

Inauterietako egitarauaren barrenean, larunbat arratsaldeko 5etan hasita, partehartzaileendako sariak eta publikoaren artean zozketa eginen da 

Ilbeltzaren 23an, larunbatean, estreinekoz Trikitixa Jaialdia antolatu du Arantzako udalak, bertze zenbait erakunderen laguntzaz. Larunbatean 17:00etan hasita frontoian trikiti doinuak nagusi izanen dira. Arantzako trikitilariekin batera, Euskal Herri osoko hainbat trikitilari ariko dira: Doneztebeko Agorreta, Berako Isidoro Fagoaga eta Lesakako udal musika eskolakoak; Etxalar eta Elizagoien ahizpak trikitilariak; Lesaka, Mendaur, Irats eta Xabi Urtasun Trikitixa eskolako ikasleak eta dantzariak ere igoko dira taulara. Zehazki, Doneztebeko Erreka eta Azkoitia-Azpeitiako Sahatsa dantza taldekoak ariko dira.

Sarrera 5 euro ordaindu beharko da eta 12 urtez beheitikoek doan izanen dute. Parte-hartzaileendako sariak,  zozketak eta publikoaren artean ere zozketa bat eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun