Garai batean aziendak bedeinkatzeko ohitura izaten zen eta orain, azienden faltan, zakurrak izan ziren protagonista. Baselizaren inguruan hiru itzuli eginez eta meza adituz bedeinkatu zituzten. Horretaz gain, erroskilak erosteko eta tragoxka hartzeko aukera ere izan zen. Arratsaldean, besta giroa Lesakako plazara jautsi zen, Joselu Anayak taldearekin dantzaldia izan baitzen.