Nafarroako II. Trikiti Jaialdia eginen dute Lesakan urtarrilaren 16an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urtarrilaren 12a

Nafarroako Trikiti Jaialdia iragartzeko logotipoa.

Larunbat arratsaldeko 5:30ean hasita Harriondoan

Nafarroako bigarren trikitixa jaialdia eginen dute larunbatean Harriondoa Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Iker Zubeldiak eta Iban Urdangarinek aurkeztuko duten emanaldian zazpi bikote ariko dira: Iñaki Mendinueta eta Irune Agirre, Kristina eta Amaia, Epelde eta Lutxurdio, Agus Barandiaran (Korrontzi) eta Xabier Berasaluze (Leturia), Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, Jon Ostolaza eta Arnó eta Gari eta Iñaki. Euskal Telebistak ere grabatuko du emanaldia.

 

Nafarroako Trikitixa Elkarteak eta Lesakako trikitixa taldeak antolatu dute jaialdia, udalaren eta bertze zenbait erakunderen laguntzaz. Sarrerak eskura daitezke Zialdo ostatuan eta Oninart-en edo erreserba bidez nafarroakotrikitixaelkartea@gmail.com helbide elektronikoan 12 euroren truke. Ondotik afaria izanen da Irubiden (20 euro).

Erlazionatuak

Trikiti doinuak nagusi Lesakan

Xorroxin irratia 2016 urt 12 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun