Hasier Oleaga bateriak, Itsaso Etxebeste baxuak, Beñat Barandiaran gitarrak, Juantxo Zeberio Etxetxipia teklatuak eta Elene Arandoa ahotsak osatzen dute Tenpora taldea. Bost musikari hauek 2013ko martxoan elkartu ziren talde soinu sendoaren bilaketa-prozesua abian jartzeko asmoarekin. Astez aste, urtebetez, entsegu-lokalean bildu dira Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren hitzak lagun, doinuei forma eta norabidea eman nahian. Pop eta jazz ukituko doinuekin Mundu berria izeneko diskoa kaleratu berri dute (hamabi kanta eder ditu guztira).