Xaboia nola egiten den ikasteko aukera izanen da Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 11a, 08:32
Xaboia egiten erakutsiko du Monika Agirre beratarrak.

Urtarrilaren 16an hasita, lau larunbatez

Berako Monika Agirrerekin, urtarrilaren 16an hasi eta hainbat astez, larunbatero eginen dira xaboia egiten ikasteko saioak. Guzira 4 saio izanen dira, doan eskainiko direnak, Etxalarko Kultur Ekitaldiak antolatzen baititu. Lehenbiziko saioak irakaslearekin izanen dira eta gero taldeak bakarrik segituko du, inauteriak arte.

 

Lehenbiziko saioak urtarrilaren 16 eta 23an, larunbat arratsaldeko 5etatik 6:30era eginen dituzte Txokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun