Ortziraletik igandera herrian barna soinu eta irudi biltzen ariko dira Patxi Laskarai Donibane Lohizuneko argazkilaria, Pierre Vissler Montoriko soinu hartzailea, Mixel Etxekopar gotaintar soinularia eta Jean-Christian Galtxetaburu Gamarteko akordeonista. Batez ere beratarren euskalkiari eta solasteko moduari erreparatuko diote, bertze euskal herri batzutan egiten ari diren bezalaxe. Tokian tokiko solasak herri bakoitzari ematen dion nortasuna behartzen ari dira proiektu honekin.
Igande arratsaldean aurkeztuko dute bildutako uzta Berako Kultur Etxean eta haien baratzeko uztatik ere ale batzuk utziko dituzte, soinu, kantu eta irudi.