Larunbatean 14:15ean Rikardo Baroja Eskolan, Santa Barbarako mendi irteeran eta binakako kronoeskaladan parte hartzeko izen emateak irekiko dira. Bai kronoeskalada eta txangoa kiroldegiko ataritik abiatuko dira, Santa Barbarako gainetik pasa eta abiapuntura iritsiko dira 5 kilometro eta erdiko ibilbidea burutuz.
Ibilaldia 15:00etan hasiko da eta kronoigoera 15:30ean. 15:00etan 12 urte artekoentzat lasterketa ere eginen da da.
Kronoigoera, partaide guztientzat irekita dago, baina 16 urte baino gutxiago daukatenek heldu batekin egin beharko dute ibilbidea nahitaez. Ibilaldia eta kronoigoera bukatzerakoan Rikardo Baroja eskolan berendua izanen da. Eta honen ondoren sarien zozketa egonen da partaide guztien artean.
Dokumentala
Beranduago, 19:30e:an Kultur Etxean, Patxi Goñi eta Anna Pujolen eskutik El Espíritu de Hermano Buhl dokumentalaren proiekzioa eginen da. Bertan, Patxi Goñi, Oscar Cadiach, Anna Pujol, Carles Figueres eta Jordi Boschek 2015ean Broad Picken egindako espedizioa erakusten da. Cadiachek, Karakorum mendikatean dagoen 8.052 metro altuerako mendi honekin bere hamalaugarren eta azken zortzimilakoa burutzea bilatzen zuen. Espedizioak ezin izan zuen helburua lortu baina inoiz ezingo dute ahaztu, egoera larrian zaurituta zegoen japondar mendizale baten erreskatean parte hartu baitzuten eta istripu baten ondorioz sherpa bat hil zen. Bortz alpinistek zauritutakoa lehenego baseraino jeitsi zuten zauriak sendatzeko.