Astearte arratsaldeko 5etan Buruztankan ongi etorria eginen dute. 17:30ean Gaztetxean bisita eta proiektuaren aurkezpena eginen dute. 19:00etan poteoa Gaztetxetik abiatuta eta 21:00etan afaria Arranon. Afarirako izen emateko azken eguna urtarrilaren 3a, igandea izanen da. Afalondoan DJ Txino ariko da.
Aipatzekoa da, aitzinetik, urtarrilaren 3an, igande arratsaldeko 5etan ‘Euskal Harriaren ABD’ film laburren pelikula kolektiboaren proiekzioa eginen dutela Buruztanka Gaztetxean. 26 film laburren arteanXumar Altzugarai lesakarrarena ere proiektatuko dute.