Tantirumairu ikastolaren hitzezko opariak ikusgai

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 29a, 11:51

Tantirumairu ikastolaren hitzezko opariak erakusketa.

Abenduaren 27 eta 28an zintzilikatu dituzte komentuan 

Zer behar dut kontent bizitzeko? galderari erantzunez erakusketa berezia egin du Lesakako Tantirumairu ikastolak abenduaren 27 eta 28an Harriondoa Kultur Etxean. Ikasleen hitzezko opariak zintzilikatu dituzte hormetan eta ikasleek prestatutako ikusentzunekoa ere ikusgai izan da behin eta berriz. Horretaz gain, hainbat txoko izan dira margotzeko, jolasteko eta aurrez aurre solas egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun